Uztarria Komunikazio Taldeak akats bat egin du azken aldizkariak banatzerakoan. Berez, urriko aldizkariarekin batera, ohar bat jaso behar zuten Uztarriaren harpideek; hau da, orain arte aldizkaria jaso bai, baina ordaintzen ez zutenek. Gutun horretan adierazi zaie aurrerantzean ez dutela aldizkaria jasoko, baldin eta bazkide egiten ez badira. Dena den, oker baten ondorioz, zenbait bazkidek ere –kuota ordaintzen dutenek– jaso dute ohar hori. Horrenbestez, Uztarriak argitu nahi du ordaintzen dutenek aurrerantzean ere lehen bezala jasoko dutela aldizkaria etxean, eta beraz, ez dute horretaz arduratu beharrik. Hori bai, harpideek aurrerantzean ere jasotzen jarraitu nahi badute, hemen dute bazkide egiteko aukera.
Honako hau da zenbait bazkidek jaso duten oharra: