Baigerako bingoa martxan izango da berriro bihartik aurrera

Anartz Izagirre 2021ko urr. 14a, 10:58

Baigerako 2019ko bingoko irudi bat.

Bihar, ostirala, 16:30ean hasiko da bingoa eta 19:00ak arte iraungo du. Baigerako lehen solairuan izango da.

Urte eta erdi itxita egon ostean, martxan jarriko dute berriro Baigerako bingoa bihar, ostirala. Ohi bezala, 16:30ean hasiko da eta 19:00ak arte iraungo du. Baigerako lehen solairuan egingo dute bingoa, eta COVID-19ak eragindako pandemia dela medio, maskara erabili beharko da. Horrez gain, eskuak desinfektatzeko hidrogelak ere ezarriko dituzte aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide