Ikusle taldearen hileko hitzordua izango da datorren asteartean

Julene Frantzesena 2021ko urr. 24a, 09:30

'Backyard' irudia aztertuko dute saioan.

Dinamoa sormen gunean egingo dute saioa, 19:00etan hasita. Thomas Demand artista alemaniarraren Bacyard irudia izango dute hizpide eta aztergai.

Ikusle Taldearen urriko zita datorren asteartean izango da, 19:00etan, Dinamoa sormen gunean, eta Santanderren erakusketa jarri berri duen Thomas Demand artista alemaniarraren Backyard lana izango dute hizpide eta aztergai saioan.

Ikusle Taldeak joan zen irailean hasi zuen bidea, eta ordutik, hainbat saio gauzatu dituzte. Hileko azken astearteetan elkartzen dira herritarrak argazki edo irudi bat aztertzeko eta horri buruz hitz egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide