COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko, orain arte ordua hartu behar zen Azpeitiko Udal Kiroldegiko zerbitzuren bat erabiltzeko, Azpeitiko Udalaren erreserba sistemaren bidez. Modu horretan, kiroldegiko eremu bakoitzeko edukiera mugak errespetatzen zirela ziurtatzen zuten hango langileek. Dena den, osasun larrialdi egoera bukatuta, aldaketak izango dira zerbitzu horren erabileran. Hain zuzen ere, kiroldegiko eremuren bat erabili nahi dutenek aurrerantzean ez dute aurrez erreserbarik egin beharko.