Azpeitiko Ekoetxean beste tailer bat eskainiko dute igandean. Hain zuzen ere, kamiseta bat diseinatzeko eta pertsonalizatzeko aukera izango dute 6 eta 12 urteko haurrek eta horien familiek. 11:00etatik 13:00etara izango da saioa Ekoetxean bertan, eta plazak mugatuak direnez, hara joan nahi dutenek ostirala izena eman beharko dute 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta. Tailerra doakoa izango da.