Loiolako Iñigoren alde ezkutatua

Lehengo ekainaren 1ean Jose Luis Orella historialari eta ikerlari Iruñarra izan genuen Azpeitian Loiolako Iñigoren historia kontatzeko. 1521eko Noaingo guduaren inguruko hitzaldi sortaren barruan kokatzen da hitzaldi hau.

Badakigu, azpeitiarrak egun batean Iñigo izateari utzi eta Ignacio izatea erabaki zuela. Bada, Orella lehenengoari buruz arituko zaigu, Iñigo Loiolakoari buruz, alegia. Urola bailarako gehientsuenok dakigu gure Iñigo ez zela santu santua ere izan; zeharka bada ere zerbait entzun dugu, nahiz eta ezer garbirik ez jakin. Jose Luisek zenbait gertaera larriren berri emango digu. Gainera, agian jakingo duzue, 1521ean, Gaztelako armadarekin, nafarren kontra (hau da, euskaldunen kontra) aritu zela. Berak bere memorian dio frantsesen kontra aritu zela, baina gezurra esan zuen, nafarren kontra aritu baitzen; hori bai, bearnotarren eta gaskoien (Frantsesen) laguntza izan zuten nafarrek. Gai hori ere argi asko utzi zuen historialari nafarrak.

Orain arte, gauza onak besterik ez dizkigute kontatu Loiolako Iñigori buruz, baina hitzaldiaren ondoren garbi ikusiko duzue Iñigok bazuela bere alde iluna ere. Guk gomendatzen duguna da: ezagutu ditzagun ongi gure historiako pertsonaia nagusienak eta aukera ditzagun geuk geure heroiak. Ez ditzagun besteek inposatutako heroiak gurtu.

Gaia probestuz, esan behar da beste euskal pertsonaia batekin ere antzeko zerbait gertatzen ari dela: Elcanorekin hain zuzen ere. Espainiar militarrak jo eta su dabiltza getariarrari gorazarre egiten. Ezagutu dezagun ongi pertsonaia hori ere, eta erabaki dezagun guk geuk heroitzat hartuko al dugun ala ez. Urriaren 20an izango duzue aukera paregabea Elcano hobeto ezagutzeko, Asier Lopezen hitzaldiaren bidez.

1521eko Noaingo guduaren inguruko hitzaldi sortako saio gehiago ikusi nahi izan ezkero hemen dituzue loturak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide