Bularreko minbiziaren aurka, zumba

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 16a, 08:23

Festa Arroxa egin dute Udal Igerilekuan, zumba eginez bularreko minbiziarekiko kontzientzia sustatzeko. Hainbat lagunek parte hartu dute ekintzan, kamiseta arrosak soinean.

Zumba eginez bularreko minbiziarekiko kontzientzia sustatzeko, Festa Arroxa egin zuten atzo, ostirala, Udal Igerilekuan. Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da urriaren 19a, eta egun horren bueltan antolatu zuten saioa BPXport enpresak eta Azpeitiko Kirol Patronatuak. Regla Hernandez eta Lara Idoeta irakasleen gidaritzapean, hainbat lagun elkartu ziren ekintzan, eta giro ederra nagusitu zen. Gainera, kamiseta arrosak jantzi zituzten partaideek, bularreko minbiziaren kontrako borrokaren erakusle.

Hernandez zumba irakaslearen arabera, Immunitate sistema indartzeko eta minbizia bezalako gaitzak saihesteko modu bat da ariketa fisikoa egitea. Atzoko saioaren bidez, kontzientzia hori hedatu nahi izan zuten herritarren artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide