Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da zezenzaleen urteroko hitzordua. Izan ere, gaur eta bihar, Zezen Beltz asteburua ospatuko dute herrian, Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Eguerdian hasi dituzte ekitaldiak; zezen txikiekin jolasteko aukera izan dute gaztetxoek Perdillegiko jolastokian. Jende ugari bildu da bertan, eta giro ezin hobea sortu da; agerian gelditu da jendea aisialdiaz gosatzeko gosez zegoela, aspaldiko jendetzarik handiena bildu baita ekitaldi publiko batean. Era berean, baina, ekintzaren aurkako kartel bat jarri dute zenbaitek kanpoaldean.
Arratsaldean jarraituko dute Zezen Beltz asteburuko ekintzek: 17:00etan hasita, Grand Prix ikuskizuna izango da, zezen plazan. Bihar, zezen txikien saioa izango da berriro, 12:00etan, Perdillegin. Ekitaldiekin amaitzeko, bihar 17:00etan, errekortariek erakustaldia emango dute zezen plazan.