Azoka Plaza arrosaz argiztatu dute, Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren harira

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 17a, 15:21

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da asteartean, eta udalak babesa agertu die gaitz hori dutenei. Horretarako, Azoka Plaza arrosaz argiztatzeaz gain, udaletxean lazo arrosa jarri dute.

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da asteartean, urriak 19. Horren harira, gaixotasun hori duten herritarrei eta familiei babesa azaltzeko eta sentsibilizazioan laguntzeko, udaletxean lazo arrosa jarri dute, eta Azoka Plaza arrosaz argiztatuko dute egunotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide