Azpeitiko Udal Musika Bandak udazken kontzertua eskaini du Soreasun

Andoni Elduaien 2021ko urr. 17a, 15:20

Zortzi abesti eskaini ditu musika bandak Soreasun, eta bertaratu diren herritarrek gogotik gozatu dute emanaldiarekin.

Azpeitiko Udal Musika Bandak udazken kontzertua eskainiko du gaur, igandea, Soreasu antzokian. 13:00etan hasi da musika bandaren emanaldia, eta guztira zortzi abesti eskaini dituzte musikariek. Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean, The centurion, Medidas sanitarias, Shalom, Bolero for band, Concert march from 1941, Odilia, Yesterday eta Mambo Jambo doinuak jo dituzte jendaurrean.

Dozenaka herritar bildu da Soreasu antzokian musika bandaren doinuak bertatik bertara entzunez gozatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide