Xabier Iturraldek Mendabiako Uztai Txapelketa irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko urr. 19a, 11:58

Iturralde eta Lizarralde –erdian– Mendabian eskuratutako garaikurrekin.

Iturraldek Ander Lizarralde villabonarra izan zuen bikote lehian. Bederatzi bikote aritu ziren nor baino nor, zortzi uztai sartuta lortu zuten txapelketa irabaztea.

Xabier Iturralde errekortariak bolada ezin hobean jarraitzen du; izan ere, zapatuan beste garaikur bat etxeratu zuen, Mendiabiako (Nafarroa) Uztai Txapelketa irabazita. Bederatzi bikote aritu ziren Pedro Dominguez ganadutegiko behiekin lehian. Iturraldek Ander Lizarralde villabonarra izan zuen bikote, eta plazara atera zuten behiari hamalau uztai sartuta, finalera sailkatzea lortu zuten horiek. Finalean hiru bikote aritu ziren nor baino nor, eta zortzi uztai sartuta, Iturraldek eta Lizarraldek irabazi zuten txapelketa.

Azken hilabeteetan hainbat txapelketa irabazi ditu Iturraldek han eta hemen: abuztuan, Martzillan eta Escatronen; eta urriaren hasieran Tausten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide