Hiru autok talka egin dute saihesbidean, baina ez da zauriturik izan

Anartz Izagirre 2021ko urr. 18a, 19:14

18:10 inguruan gertatu da ezbeharra, eta une honetan ingurua garbitzeko lanetan ari dira. Ertzaintzak nabarmendu duenez ez da zauriturik izan istripuan.

Garmendipe kaleko saihesbidean hiru autoren arteko istripua izan da gaur, astelehena, 18:10 aldera, eta une honetan ingurua garbitzeko lanetan ari dira beharginak. Ertzaintzak nabarmendu duenez, ez da zauriturik izan ezbeharrean, baina hainbat ilara sortu dira azken orduan istripuak eraginda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide