Katxalin elkartekoak diru bilketa egiten ari dira plazan

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 19a, 11:39

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta Katxalin elkarteko kideak diru ekarpenak jasotzen eta xingola arrosak banatzen ari dira plazan.

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da, eta Katxalin bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako elkarteko kideak Azpeitian dira. Hain zuzen ere, diru bilketa egiten ari dira plazan; 13:00etara bitartean izango dira han. Udaletxeko arkupeetan mahai bat jarri dute diru ekarpenak jasotzeko eta loteria saltzeko, eta azoka eguna dela aprobetxatuta, azokan ere ari dira xingola arrosak banatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide