Astearteetako azokak ohiko itxura berreskuratu du

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 19a, 11:50

Bertako ekoizle denak Azoka Plazaren barrualdera itzuli dira, eta gainontzeko postuak ere lehengo kokalekuan izango dira aurrerantzean.

COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko, ezohiko moduan antolatu dute astearteetako azoka orain arte, segurtasun neurriak betetze aldera. Dena dela, gaur ohiko itxura berreskuratu du. Hain zuzen ere, bertako ekoizle denak Azoka Plazaren barrualdera itzuli dira, eta gainontzeko postuak ere lehengo kokalekuan izango dira aurrerantzean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide