'Las leyes de la frontera' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Julene Frantzesena 2021ko urr. 21a, 09:00

Lehen emanaldia zapatuan izango da (22:00), bigarrena igandean (19:30) eta hirugarrena (21:00). Dagoeneko eros daitezke emanaldietarako sarrerak.

Datozen egunetan Las leyes de la frontera filma emango dute Soreasu antzokian. Lehen emanaldia zapatuan izango da (22:00), bigarrena igandean (19:30) eta hirugarrena (21:00). Saioetarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.

Las leyes de la frontera filma aurten Espainian ekoiztutako drama generoko filma da. Daniel Monzon da lanaren zuzendaria, eta honako hau da sinopsia: "1978ko uda. Ignacio Cañas (Marcos Ruiz) Gironan bizi den 17 urteko ikasle lotsatia da. Hiriko auzo txinatarreko Zarco (Chechu Salgado) eta Tere (Begoña Vargas) gaizkile gazteak ezagutzean, lapurreta lasterketa geldiezinean murgiltzen da. Istorio horretan Nacho handiagoa egiten da, ongiaren eta gaizkiaren artean, eta justiziaren eta bidegabekeriaren artean dagoen lerroa gurutzatuz. Javier Cercasen izen bereko eleberriaren egokitzapena da lana".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide