KZguneak iragarri ditu azaroan Youtuben emango dituen zuzeneko hitzaldiak

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 21a, 08:24

Uztailerako zuzeneko beste lau hitzaldi programatu ditu KZguneak Youtubeko bere kanalean. Aurrekoetan bezala, hitzaldiak jarraitu nahi dituztenek ez dute aurrez izena eman beharrik. Zuzenean ikusteko aukera ez dutenek, berriz, nahieran ikus ditzakete gero hitzaldiak, KZgunearen kanalean gordeko dituztelako bideoak.

Hau da euskarazko hitzaldien uztaileko egutegia eta ordutegia:

- Deskargatu zure COVID pasaportea ziurtagiriarekin eta ziurtagiririk gabe. Azaroaren 9an, 12:00etatik 12:30era (hitzaldirako esteka, hemen).

- QR kodeak erabiltzea. Azaroaren 16an, 19:00etatiik 19:30era (hitzaldirako esteka, hemen).

- Identifikazio eta sinadura digital motak. Azaroaren 23an, 12:00etatik 12:30era (hitzaldirako esteka, hemen).

- Zertarako balio dute Siri edo Alexa bezalako asistenteek? Azaroaren 30ean, 19:00etatik 19:30era (hitzaldirako esteka, hemen).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide