Aniztasun funtzionala duten pertsonen senideentzat Gurasoen Txokoa jarriko du martxan Marea Urdinak

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 20a, 14:18

Marea Urdinaren batzar bateko artxiboko irudia. (Marea Urdina)

Bilerak egingo dituzte astelehenero 09:30ean hasita Sindikatu Zaharrean. Aniztasun funtzionala duten pertsonen gurasoek beste batzuekin solasteko espazioa izango da Gurasoen Txokoa, "elkar entzuteko eta elkarrekin ikasteko" eremua. 

Marea Urdinak Gurasoen Txokoa egitasmoa jarriko du martxan, aniztasun funtzionala duten pertsonen senideei zuzenduta. "Aniztasun funtzionala duten pertsonen senideak askotan ez ulertuak, bakarrik edota galduta sentitzen gara, batez ere hasieran. Prozesu honetan aurretik doazen eta prozesu bera bizitzen ari diren senideetatik asko ikasi dezakegu", azaldu dute Marea Urdinako kideek. Horretarako jarri dute martxan Gurasoen Txokoa, aniztasun funtzionala duten senideek elkarrekin hitz egin, elkar entzun eta elkarrekin ikasteko.  

Hori dela eta, astelehenero elkartuko dira, 09:30ean, Sindikatu Zaharrean. Aurreneko hitzordua urriaren 25ean jarri dute, eta interesa dutenak saiora bertaratzera animatu dituzte. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide