Oraindik eros daitezke Aimar Olaizolaren agurreko pilota jaialdirako sarrerak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 20a, 10:29

Aimar Olaizola (EITB)

Internet bidez eros daitezke sarrerak; kantxakoek 30 euro balio dute, eta 25 euro goiko palkokoek. Ostiralean Izarraitz pilotalekuko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira sarrerak. Jaialdiko lehen norgehiagoka Jon Alberdik eta Zabalak jokatuko dute, eta bigarrena, Olaizola II.ak eta Mariezkurrenak Peña II.aren eta Albisuren kontra.

Aimar Olaizolaren agurreko pilota jaialdia antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Ilunpe pilota elkarteak ostiralerako, eta oraindik salgai daude pilota partidetarako sarrerak. Kantxako sarrerek 30 euro balio dute eta 25 euro goiko palkokoek; 16 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dute jaialdira. Gainera, ostiralean, 18:00etan zabalduko dute Izarraitz pilotalekuko leihatila.

Goi mailako pilota jaialdia izango da ostiralekoa; izan ere, 22:00etan hasita, Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak Zabalaren aurka jokatuko du promozioko lau eta erdiko txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehia. Ondoren, berriz, Olaizola II.ak eta Mariezkurrenak Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurrez aurre.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide