22 pertsona kutsatu eta lau pertsona hil dira Loiolako santutegian

Anartz Izagirre 2021ko urr. 20a, 18:05

COVID-19aren agerraldi bat izan zen irailaren 28an, eta horren ondorio dira 22 kutsatuak eta lau hildakoak. Zendutakoek beste gaixotasun batzuk zituztela azaldu dute, eta kutsatutako guztiak txertatuta zeudela.

Uztarriak jakin ahal izan duenez, Loiolako santutegian 22 pertsona kutsatu eta lau hil dira COVID-19ak eragindako agerraldi baten ostean. Joan zen irailaren 28an hauteman zuten agerraldia, santutegiko erizaindegian. Santutegiko iturriek jakinarazi dutenez, positibo eman zuten 22 pertsonetatik hamabi jesuitak ziren, eta beste hamar, bertako langileak; denek zuten COVID-19aren aurkako txertoa jarrita. Hildakoei dagokienez, berriz, guztiak adinekoak eta jesuitak ziren, eta beste gaixotasun batzuk ere bazituzten.

Gaur-gaurkoz ez dago positibo berririk erizaindegian, eta Loiolako santutegiko elizkizunak  larunbatean normaltasunera itzultzea aurreikusten dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide