Emakumeen Mahaia indartzeko bilera irekia egin dute hainbat herritarrek

Anartz Izagirre 2021ko urr. 20a, 18:36

Emakumeen Txokoan izan da bilkura. "Herriko emakumeen ahotsa entzutea, jasotzea eta hori oinarri hartuta, parekidetasun politika eraginkorrak sustatzea" da Emakumeen Mahaiaren xedea.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak 20 urte bete ditu aurten, eta orain, taldea indartzea eta sendotzea dute helburu Azpeitiko Udalak nahiz Emakumeen Mahaiko kideek. "Herriko emakumeen ahotsa entzutea, jasotzea eta hori oinarri hartuta, parekidetasun politika eraginkorrak sustatzea" da Emakumeen Mahaiaren xede nagusia.

Gaur, asteazkena, taldean parte hartu nahi duten emakumeei zuzendutako batzar irekia izan da Emakumeen Txokoan, eta hainbat herritar joan da bilkurara. Hitzordu horretan, elkar ezagutza bultzatzeaz gain Emakumeen Mahaiaren eta Emakumeen Txokoaren berri eman dute, horiek ezagutaraztea baita erakundearen helburua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide