Zuhaitz bat kable elektrikoen gainera erori da Urretan

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 21a, 10:17

Atzo iluntzean erori zen zuhaitza, eta suhiltzaileek kendu behar izan zuten errepidetik. Kableak biltzen dituen postea apurtu zen, eta berria jarri beharko dute orain.

Pinu bat kable elektriko baten gainera erori zen atzo, asteazkena, Urreta aldean. Errepidea oztopatzen zuen zuhaitzak, eta Urolako suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. Kableak biltzen dituen postea apurtu egin zen, eta poste berria jarri beharko dute orain. Argindarra moztu gabe zuhaitza errepidetik kentzea lortu zuten suhiltzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide