'Getariako Txakolina bertsotan' saioa izango da azaroaren 3an

Julene Frantzesena 2021ko urr. 23a, 10:37

Unai Agirre bertsolaria.

Getariako Txakolina jatorri izena gai hartuta, bertso saioa eskainiko dute Unai Agirrek eta Nerea Ibarzabalek Basazabalen. Mikel Garaizabalek gidatuta txakolina dastatzeko aukera izango da. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko.

Getariako Txakolina bertsotan saioa izango da azaroaren 3an, Basazabal jauregian. 19:00etan hasita, Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariak ariko dira kantuan, Getariako Txakolina jatorri izena gai hartuta. Gainera, Mikel Garaizabalek gidatuta, txakolin dastaketa izango da. Sarrerak mugatuak izango dira, eta dagoeneko salgai daude honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide