Behobia-Donostia lasterketara joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 21a, 16:31

Behobiara autobusez joan nahi dutenek Udal Igerilekuan eman beharko dute izena, bost euro ordainduta. Proba azaroaren 14an, igandea, izango da.

Behobia-Donostia lasterketa izango da azaroaren 14an, igandez, eta Azpeitiko Udalak lasterkariak probaren hasierara eramateko autobus zerbitzua eskainiko du. Behobiara autobusez joan nahi dutenek Udal Igerilekuan eman beharko dute izena, bost euro ordainduta.

Lasterketaren egunean, 07:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Udalak azaldu duenez, gehienez, 55 lagunentzat lekua izango da autobusean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide