'Gerrak ez du izenik' album ilustratuaz aritu dira Irakurleen Txokoan

Anartz Izagirre 2021ko urr. 21a, 18:39

Gerrei buruzko arte sorkuntzaren inguruan mintzatu ziren atzo, asteazkena, Azpeitiko Udal Liburutegiko Irakurleen Txokoan.

Aurrera doa Azpeitiko Udal Liburutegiak haurrentzako antolatzen duen Irakurleen Txokoa, eta atzo, asteazkena, saio berri bat egin zuten. Leire Bilbaoren eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik album ilustratua landu zuten liburutegira joan ziren gaztetxoek, eta gerrei buruzko arte sorkuntzari buruz aritu ziren bertan. Liburutegiko kideek adierazi dutenez, min kolektiboa sendatzeaz, memoriaren transmisio lanaz eta ikuspegi ezberdinak ezagutzeaz ere aritu ziren hizketan, besteak beste, saioan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide