'Auñamenditik Mont Blancera' emanaldia izan da ikusgai Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2021ko urr. 22a, 08:30

(Argazkia: Lagun Onak MB)

Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan izan zen saioa atzo, osteguna, eta 50 bat lagun joan ziren emanaldia ikustera.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Auñamenditik Mont Blancera emanaldia izan zen ikusgai atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruko saioa izan zen; 2010. urtean Lagun Onakek irteera antolatu zuen Alpeetara, eta egun horiek oinarri hartuta sortutako emanaldia da atzo ikusi ahal izan zena. 50 bat lagun joan ziren saioa ikustera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide