Feminismo ijitoaren inguruko hitzaldia izango da hilaren 27an Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 22a, 10:19

Tamara Claveria Jimenez Amuge elkarteko kideak eskainiko du hitzaldia, 18:00etan hasita. Saioan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. 

Emakumeen Txokoko udazkeneko eskaintzaren barruan, Feminismo ijitoa hitzaldia eskainiko dute urriaren 27an, asteazkenez. Tamara Claveria Jimenez Amuge elkarteko kideak emango du solasaldia, eta feminismo ijitoaren oinarrizko postura eta aldarriak izango ditu hizpide. Hitzaldia 18:00etan hasiko da, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Hain zuzen, solasaldira joan nahi dutenek mezu bat bidali beharko dute 688 75 10 00 telefonora edo emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide