Urtebeteko atzerapenarekin, baina kantatu dute Donostian Julian Barrenetxea abesbatzakoek

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 22a, 18:04

Julian Barrenetxea abesbatza, Donostiako atzoko kontzertuan. (Utzitakoa)

XXIV. Aita Donostia Aste Musikalaren barruan kontzertua eskaini zuen atzo Julian Barrenetxea abesbatzak Donostian, Kaputxinoen elizan. Aita Donostia abesbatzarekin batera egin zuten emanaldia Azpeitikoek. Javier Alberdi zuzendariaren aginduetara aritu ziren bi abesbatzak, eta Loli Oteizak lagundu zien pianoarekin Barrenetxeakoei.

Hiru kontzertuk osatzen dute XXIV. Aita Donostia Aste Musikalaren egitaraua, eta Julian Barrenetxea eta Aita Donostia abesbatzek atzo eman zutena zen zikloaren estreinako hitzordua. Urtebetez atzeratu den hitzordua, hain zuzen, iazko urrian ematekoak ziren kontzertua eman ahal izan zutelako bi taldeek, azkenean, atzo. Izan ere, joan den urtean bertan behera gelditu zen iragarritako emanaldia, COVID-19aren osasun larrialdiaren barruan sasoi hartan agintariak estutu zituzten neurriak tarteko. Julian Barrenetxeakoen konfinamendu osteko lehen kontzertua izan behar zen hura.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide