Loitegi-Barrenetxea IV.a eta Ansa II.a-Martirena, Azpeitiko Erremonte Txapelketako finalera

Julene Frantzesena 2021ko urr. 25a, 08:33

Datorren zapatuan izango da finala, 22:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan. Hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida, berriz, Goikoetxea V.ak eta Zubirik jokatuko dute Urrutia II.aren eta Larrañagaren aurka.

Erabakita dago zein bikotek jokatuko duten Azpeitiko Erremonte Txapelketaren XXI. edizioko finala. Izan ere, Loitegik eta Barrenetxea IV.ak eta Ansa II.ak eta Martirenak lortu dituzte txartelak. Datorren zapatuan izango da finala, 22:00etatik aurrera, Izarraitz pilotalekuan. Hirugarren eta laugarren postua lortzeko partida, berriz, Goikoetxea V.ak eta Zubirik jokatuko dute Urrutia II.aren eta Larrañagaren aurka.

Zapatuan jokatu zituzten ligaxkako azken neurketak Izarraitzen. Lehen norgehiagoka Loitegik eta Barrenetxea IV.ak Urrutia II.aren eta Larrañagaren kontra neurtu zituzten indarrak, eta 40 eta 29 amaitu zen. Bigarren neurketa, berriz, Urrizak eta Labakak jokatu zuten Ansa II.aren eta Martirenaren kontra: 35 eta 40 bukatu zen neurketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide