Patxi Zabaletak Noaingo gudaldiaz hitzaldia eskainiko du bihar

Julene Frantzesena 2021ko urr. 26a, 08:51

Patxi Zabaleta. (EITB)

Urolakoen Nafar Zuzterrak (UNZ) taldeak antolatu du solasaldia. Azoka Plazako goiko solairuan izango da saioa, 19:00etan hasita. Noaingo gudaldia lurraldetasun ikuspegitik landuko du politikari nafarrak.

Patxi Zabaleta politikari nafarrak Noango gudaldiari buruzko solasaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Azoka Plazako goiko solairuko aretoan. Urolakoen Nafar Zuzterrak (UNZ) taldeak antolatu du solasaldia, eta 19:00etan hasiko da. Noaingo gudaldia lurraldetasunaren ikuspegitik izenburupean eskainiko du saioa Zabaletak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide