Deñe eta Julen musikarien ostiraleko kontzertuak, bertan behera

Julene Frantzesena 2021ko urr. 27a, 14:47

Deñe Garcia-Bravo abeslaria.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan aritzekoak ziren etzi arratsaldean Sanagustin kulturgunean, baina emanaldia atzeratu egin behar izan dute. Data berria aurrerago zehaztuko du Kulturazek.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan hitzordu berria iragarria zuen Kulturaz kooperatibak ostiral honetarako Sanagustin kulturgunean, baina Deñe eta Julen musikariek 19:00etan hasita eman behar zituzten kontzertuak bertan behera utzi behar izan dutela jakinarazi berri dute antolatzaileek, azken orduko ezusteko bat tarteko.

Dena den, Urrestillako eta Eibarko musikari gazteen emanaldia aurrerago berreskuratuko dutela ere aurreratu dute Kulturazekoek. Data berria zehaztutakoan emango dute horren berri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide