Egiguren V.ak ere agur esan dio Lau eta Erdiko Txapelketari

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 25a, 12:14

Julen Egiguren, artxiboko irudian. (Aspe)

Azpeitiarrak 22 eta 15 galdu zuen atzo Darioren kontra final laurdenetako ligaxkako azken partida, eta ez du finalaurrekoak jokatzeko txartelik eskuratu.

Jon Alberdi bezala, Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finalaurrekoen atarian gelditu da Julen Egiguren Egiguren V.a ere.

Final laurdenetako ligaxkaren azken partida jokatu zuen atzo Egigurenek Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. Ez zuen lan erraza, baina finalaurrekoetara sailkatzeko aukerekin iritsi zen aurrelari azpeitiarra atzoko neurketara. Baina Dariok 22 eta 15 irabazi eta txapelketatik kanpora utzi zuen Egiguren. Horrela, Dario-Bakaikoa eta Zabala-Zubizarreta izango dira Promozioko Lau eta Erdikoaren fiinalaurrekoak.

Iaz, finalera iritsi zen Egiguren Lau eta Erdikoan, finalaurrekoan atzo aurkari izan zuen Dario gainditu ondoren, hain justu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide