Zuzeneko emanaldia eskainiko du Estanis Comellak larunbatean, Hitzaren Eskolako ekitaldi irekian

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 26a, 09:46

Estanis Comella.

Emanaldia 12:00etan hasiko da Dinamoan, eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "ezohiko gauza" izango da larunbatekoa. Saiorako gonbidapenak hartu behar dira aurrez. 

Badu data Hitzaren Eskolako lehen ekitaldi irekiak. Hain zuzen, larunbata, urriaren 30a. Zapatuan zuzeneko emanaldia eskainiko du Estanis Comella ilustratzaile eta artistak Dinamoa sormen gunean. "Ezohiko gauza bat, orain arte erabili ez dugun espazio batean". Horrela definitu dute zapatuko hitzordua antolatzaileek.

Emanaldira joan nahi dutenek gonbidapenak hartu beharko dituzte aurrez, honako lotura honetan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide