Dantzaki eskolako bi bikotek garaikurrak eskuratu dituzte Retro Dantzen Frantziako Txapelketan

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 26a, 08:58

Uxoa Ibarreta azpeitiarrak eta Zumarragako Aritz Fernandezek lehen postua eskuratu dute bachata eta salsa dantzetan, 18 eta 30 urte artekoen kategorian. Juan Carlos Garcia Azkoitiko bizilagunak eta Ines Izagirre Azpeitiko bizilagunak lehen saria eskuratu dute bacahatan, eta hirugarrena salsan; 50 eta 60 urte artekoen mailan lehiatu dira horiek.

Retro Dantzen Frantziako Txapelketa jokatu zuten asteburuan Senperen (Lapurdi), eta Azpeitiko Dantzaki eskolako bi bikotek sariak eskuratu zituzten bertan. Uxoa Ibarreta azpeitiarrak eta Zumarragako (Gipuzkoa) Aritz Fernandezek osatutako bikotea 18 eta 30 urte artekoen mailan aurkeztu zen lehiara; dena den, kategoria horretan bikote bakarra bertaratu zen, eta horregatik, 14 eta 18 urte artekoekin batera lehiatu ziren Ibarreta eta Fernandez. Bachata eta salsa dantzetan lehen postua eskuratu zuen bikoteak.

Bestalde, Juan Carlos Garcia Azkoitiko bizilaguna eta Ines Izagirre Azpeitiko bizilaguna lehiatu ziren 50 eta 60 urte artekoen mailan. Bachata dantzan aurrena sailkatu zen bikotea, eta salsa dantzan, aldiz, hirugarren. Bi bikoteak gustura itzuli dira oroigarriekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide