Odola ateratzeko aukera izango da bihar

Julene Frantzesena 2021ko urr. 26a, 10:32

Odola emateko hitzordua bihar goizean bertan hartu beharko da, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Soreasuko Parrokiaren lokalean eman ahal izango da odola, 17:00etatik 21:00etara.

Bihar, asteazkena, izango da urriko odol emaileen zita Azpeitian. Parrokiaren Soreasuko lokalean izango da odola emateko aukera, 17:00etatik 21:00etara bitartean; lokal horretara sarrera Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Pandemian hartutako neurriei jarraituz, odola eman nahi duten herritarrek izena eman beharko dute aurrez. Hitzordua bihar bertan eskatu beharko da, 08:30etik 13:00etara bitartean, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide