Terronek eta De Paulak Espainiako Jiu-jitsu Txapelketara sailkatzeko kanporaketa jokatuko dute igandean

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 26a, 16:10

Azpeitiko Condor klubeko bi kideek Eibarko Jiu-jitsu Kopa jokatuko dute igandean, Ipuruako kiroldegian. Maila internazionaleko txapelketa izango da asteburukoa, eta azaroan jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkapen proba izango da. 

Azpeitiko Condor klubeko Jonathan Terronek eta haren irakasle Otavio de Paulak Eibarko Jiu-jitsu Kopa jokatuko dute igandean, Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua kiroldegian, Ne-waza modalitatean. Maila internazionaleko hitzordua izango da igandekoa, eta azaroan jokatuko den Espainiako Jiu-jitsu Txapelketarako sailkapen kanporaketa izango da. 

Igandeko saioa 16:00etan hasiko da. Terron 85 kilo azpiko mailan lehiatuko da, eta De Paula 100 kilo azpikoen mailan. Terronek adierazi duenez, "maila handia" egongo da txapelketan, eta "oso interesgarria" izango dela aurreikusten du. Azpeitiko bizilaguna "dena ematera" doa Eibarrera. 

Espainiako Txapelketarako txartela eskuratuz gero, Condor klubeko borrokalariek azaroaren izango dute hurrengo hitzordua. Hain zuzen, azaroaren 20an eta 21ean jokatuko da txapelketa, Parlan (Madril).  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide