'Emakume anitzen borrokak' erakusketa zabalduko dute bihar, Sanagustin kulturgunean

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 1a, 09:00

Cristina Chiquin Rodriguez argazkilari zein kazetari guatemalarraren argazki erakusketan beren eskubideen alde borrokan diharduten emakumeen aurpegiak ikusi ahal izango dira.

Cristina Chiquin Rodriguez argazkilari zein kazetari guatemalarraren Emakume anitzen borrokak argazki erakusketa ikusteko aukera izango da datozen egunetan Sanagustin kulturgunean. Beren eskubideen alde borrokan diharduten emakumeen aurpegiak izango dira ikusgai bertan. Bihartik –asteartea– azaroaren 30era arte izango da zabalik erakusketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide