Feminismo ijitoaren sorreraz, ibilbideaz eta helburuez aritu dira solasean Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 27a, 21:17

Feminismo ijitoa izeneko hitzaldia eskaini du gaur Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko lehendakariorde Tamara Claveriak Emakumeen Txokoan. Adin desberdinetako emakumeak hurbildu dira Claveriaren azalpenak entzutera.

Emakumeen Txokoko udazkeneko eskaintzaren barruan, hitzaldia eskaini du gaur, 18:00etan hasita, Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko lehendakariorde Tamara Claveriak Emakumeen Txokoan. Feminismo ijitoa izenburupean eskaini du solasaldia Tajeriak. Besteak beste, feminismo ijitoaren sorreraz, ibilbideaz eta erronkez aritu dira solasean gaurko hitzaldian, eta bidean izan dituzten zailtasunez ere mintzatu dira. Tajeriak azaldu duenez, "indarkeria matxistaren eta arrazistaren aurkako borroka da feminismo ijitoa", feminismoaren hirugarren olatuan sortu zena, "emakume izateko modu bakarra existitzen den ideiarekin amaitzeko". 

Tamara Claveriari egindako elkarrizketa osorik, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide