Santu Guztien egunean hilerrirako trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko ditu udalak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 28a, 09:18

Hilerria 2019ko Santu Guztien egunean.

Txaribarko Errebaletik hilerrira arteko bidea noranzko bakarrean izango da zabalik. Hilerritik herrigunera jaisteko, ibilgailuek Takolo baserritik edo Etxe Alaitik igaro beharko dute. Sakona etxalde ekologikoaren kanpoaldean ere aparkatu ahal izango dira autoak.

Astelehenean, Santu Guztien eguna dela eta, hilerrirako trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko ditu udalak. Hain zuzen ere, Txaribarko Errebaletik hilerrira arteko bidea noranzko bakarrean izango da irekita; igotzeko soilik erabili ahal izango da.

Hilerritik jaisteko, berriz, Takolo baserritik eta Etxe Alaitik igaro beharko dute ibilgailuek. Dena den, Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik. Hilerrira joaten direnek, haren atarian ez ezik, Sakona etxalde ekologikoaren kanpoaldean ere aparkatu ahal izango dira autoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide