Patxi Zabaleta politikari nafarrak Noaingo gudaldia lurraldetasunaren ikuspegitik hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Azoka Plazan. Urolakoen Nafar Zuzterrak (UNZ) taldeak antolatu zuen saioa, eta hainbat herritar joan zen solasaldira. Guztira, bi hitzaldi antolatu ditu talde horrek urrian; lehena, Axier Lopez Argiako kazetariak eskaini zuen, urriaren 20an, Ez naiz kolonialista baina... izenburupean, eta bigarrena eta azkena, atzokoa izan zen.