Oraindik eros daiteke 'Getariako txakolina bertsotan' dastaketa eta emananaldirako sarrerak

Julene Frantzesena 2021ko urr. 30a, 09:06

Getariako Txakolina jatorri izena gai hartuta, txakolin dastaketa eta bertso saioa eskainiko dute Mikel Garaizabalek, Unai Agirrek eta Nerea Ibarzabalek Basazabalen.

Getariako Txakolina bertsotan ekitaldia izango da asteazkenean, Basazabal jauregian, eta oraindik ere eskuragai daude dastaketarako eta emanaldirako sarrerak –honako lotura honetan eros daitezke–, hamar euroren trukean.

19:00etan hasita, Mikel Garaizabal ardo dibulgatzaileak gidatutako txakolin dastaketa izango da, eta saioa bertso doinuz lagunduko dute Unai Agirre zein Nerea Ibarzabal bertsolariek. Ordu eta erdi inguruko saioa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide