Azpeitiko Udalak zama lanetarako bi gune egokitu ditu herrian. Perez Arregi plazaren aurrean jarri dute bata, eta Zelai Luzen bestea. Bi eremu horietan ezin da autorik aparkatu lanegunetan, 08:00etatik 13:00etara bitartean, karga-deskarga lanak egiteko ez baldin bada.