11 itzuli eginda amaitu du Morenok Marea Urdinaren aldeko Erlo24o ekimena

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 30a, 09:23

Moreno azken itzulia egin ostean irteera puntura iristen. (Marea Urdina)

Atzo 08:30ean hasita, hogeita lau orduz Erlo mendira igo eta jaisten ibili da Haritz Iturbe Moreno, aniztasun funtzionala duten pertsonen ikusgarritasuna eta inklusioa aldarrikatzeko. Gaur goizean amaitu du ekimena, Erlora 11 itzuli eginda. 

Atzo goizeko 08:30ean hasita, hogeitalau orduz Erlo mendira igo eta jaisten jardun du etenik gabe Haritz Iturbe Morenok, Marea Urdinaren alde. Hain zuzen, Marea Urdinaren eta aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko Erlo24o ekimena egin du Morenok, eta orotara 11 itzuli egin ditu Erlora, "aniztasun funtzionala duten pertsonen ikusgarritasuna eta inklusioa aldarrikatzeko".

Gaur goizean amaitu du erronka Iturritxiki ondoko eskaileretan, eta hainbat herritarren babesa jaso du. Han izan dira Marea Urdinako kideak ere, eta txalo artean hartu dute kirolaria. Hain zuzen, eskailera horiek izan dira itzulien abiapuntu eta amaiera.

Taldeak haien webgunean jarri ditu ikusgai Iturberen itzulietako argazki eta bideoak. Hona hemen Iturbek proba bukatu duen uneko bideoa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide