Azpeitiko Sarek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo Azpeitiko plazan, Euskal presoak eta iheslariak etxera lelopean. Antolatzaileen arabera, 150 lagun inguru bertaratu zen plazara, eta bertan aldarri izan zituzten euskal presoen eskubideak nahiz haien alde lanean jarraitzeko beharra. "Donostian milaka lagun izan ginen urrats berriak ematen, eta pixkanaka bagoaz presoen auzia konponbidean jartzen", adierazi zuen Azpeitiko Sarek.