Salgai daude abenduaren 5ean eskainiko duten 'Go!azen 8.0' ikuskizunerako sarrerak

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 30a, 14:44

Abenduaren 5ean eskainiko dute Go!azen 8.0 ikuskizuna Soreasu antzokian. Egun horretan bi emanaldi eskainiko dituzte, 17:00etan aurrena eta 19:00etan bigarrena.  

ETBko Go!azen telesailaren denboraldi berriaren hasiera dela eta, Go!azen 8.0 ikuskizuna prestatu dute Basakabiko protagonistek, eta abenduan iritsiko dira Azpeitira. Hain zuzen, abenduaren 5ean eskainiko dute ikuskizuna Soreasu antzokian, eta dagoeneko salgai daude sarrerak. Guztira, bi emanaldi eskainiko dituzte Soreasun, 17:00etan aurrena eta 19:00etan bigarrena. Bi emanaldi horietarako sarrerak eskuragarri daude honako lotura honetan

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide