Oier Alkorta txapeldun, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 30a, 16:10

Oier Alkorta(ezkerrean) eta Xabier Berasategi (eskuinean), gaur finala irabazi ostean.

Olaberriako Oiangu kluba ordezkatu du Alkortak, Xabier Berasategirekin batera, eta parez pare izan dituzte Errepala 2 klubeko Brosa eta Navarro. Markagailuan 35-17 nagusituta jantzi dute txapela Alkortak eta Berasategik. 

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak jokatu dituzte gaur, larunbata, Olaberriako (Gipuzkoa) Udal Pilotalekuan, eta Oier Alkorta azpeitiarrak irabazi du lehen mailako finala, Xabier Berasategirekin batera. Hain zuzen, Olaberriako Oiangu kluba ordezkatu dute Alkortak eta Berasategik, eta parez pare izan dituzte Errepala 2 klubeko Jon Brosa eta Iñigo Navarro.

Markagailuan aurretik jarrita ekin diote partidari Alkortak eta Berasategik, baina partida aurrera zihoala aurre hartu diete Errepalakoek. Dena den, gutxira eman dio buelta markagailuari Oianguko bikoteak, eta Alkorta eta Berasategi nagusi izan dira ia partida osoan zehar. Azkenean, markagailuan 35 -17 nagusituta jantzi dute txapela Alkortak eta Berasategik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide