Edukiontzi bati su eman diote bart Urola kalean

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 31a, 10:04

Udaltzaingoak Uztarriari jakinarazi dionez, suhiltzaileak bertaratu dira lekura. Suak ez du kalterik eragin ondoko autoetan. 

Urola kaleko –Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko– edukiontzietako bati su eman diote bart. Azpeitiko Udaltzaingoak Uztarriari azaldu dionez, sua 2:50 aldera piztu da, eta herritar baten deia jaso ostean, suhiltzaileak bertaratu dira sutearen lekura. Edukiontzia guztiz kiskali da, baina suak ez du kalterik eragin ondoan aparkatuta zeuden autoetan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide