Hildakoak gogoan, lorez jantzi dute hilerria Santu Guztien Egunean

Nerea Uranga 2021ko aza. 1a, 14:30

Santu Guztien Eguna da gaur, eta hainbat izan dira hilerrira loreak jartzera bertaratu diren herritarrak, zendutako senitartekoen eta lagunen oroimenez 

Gaur, azaroak 1, Santu Guztien Eguna da, eta ohiturari jarraituz herritar asko eta asko izan da goizean Azpeitiko hilerrian. Ohi baino koloretsuago esnatu da herriko hilerria, lorez, apaingarriz eta kandelaz beteta. Hainbat izan dira gaur joan diren herritarrak, baina beste askok azken egunetan aprobetxatu dute gertukoen hilobiak txukuntzeko eta apaintzeko. 

Iaz, gaurko egunez, ezohiko irudia zuen hilerriak; izan ere, pandemia tarteko, oso jende gutxik egin zuen bisita bertara. Gaur, ordea, azaroaren 1eko tradizioari eusteko aukera izan dute herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide