Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehenetan eguneratzen du herriz herri zenbatu dituzten asteko positiboen txostena, eta gaur kaleratutako datuen arabera, 39 kasu atzeman dituzte azken astean Azpeitian. Zehazki, sei positibo zenbatu zituzten astelehenean, lau asteartean, zortzi asteazkenean, bi ostegunean, sei ostiralean, bost larunbatean eta zortzi atzo. Horrenbestez, 407,36koa da intzidentzia tasa gaur-gaurkoz herrian, eta beraz, eremu gorrian sartu da Azpeitia.
Azpeitiarekin batera, Lazkao eta Zumarraga dira eremu gorrian dauden Gipuzkoako herriak. Datuek goranzko joera adierazten dute, baina oraingoz, eremu gorrian dauden herrietan ez du neurri berezirik ezarri Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.