Azaroko udalbatzarra izango da gaur

Julene Frantzesena 2021ko aza. 2a, 11:16

Udaletxearen kanpoaldea.

Besteak beste, udalaren dirulaguntzen Ordenantza Orokorrari hasierako onarpena emango diote bilkuran, eta gainera, Urola Erdiko taxi zerbitzuaren tarifak izango dituzte hizketagai 19:00etan hasita.

Gaur, asteartea, azaroko udalbatzarra izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udalaren dirulaguntzen Ordenantza Orokorrari hasierako onarpena emango diote bilkuran, eta gainera, Urola Erdiko taxi zerbitzuaren tarifak izango dituzte hizketagai.

Honako hau da gaurko batzarreko gai ordena:

1.- Udalbatzak 2021eko urriaren 5ean egindako akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorra: hasierako onarpena.

3.- Agitax-ek proposatuta 2022 urterako Urola Erdiko Taxi Zerbitzuaren tarifak onartzea.

4.- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eudel Elkartearen arteko lankidetzarako esparru hitzarmenera atxiki, eta Izfe S.A. eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, udalaren informatika zerbitzuak zehaztea helburu duena.

5.- Alkatetzak 2021eko apirilean eta maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.

6.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide