Hiru kontzertu izango dira zapatuan Gaztetxean

Julene Frantzesena 2021ko aza. 4a, 10:18

Rude Ska taldeko kideak. (Goiberri)

Gaztetxeko agertokian izango dira Rude Ska, Diselasy eta No Place taldeak 22:00etatik aurrera. Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek antolatu dituzte emanaldiak, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek hiru kontzertu antolatu ditu zapaturako. Gaztetxeko agertokian izango dira Rude Ska, Diselasy eta No Plaze taldeak. Emanaldiak 22:00etan hasiko dira, baina Gaztetxeko ateak 21:00etan irekiko dituzte. Kontzertuetarako sarrera bost euro ordaindu beharko da.

Rude Ska Legazpiko taldea da, eta ska doinuak eramango dituzte taldeko zortzi kideek Gaztetxera. Diselasy taldea Zestoakoa da, eta horiek thrash metal doinuak jotzen dituzte. No Plaze, berriz, Azpeitiko taldea da, eta punck rock doinuak jotzen ditu lau laguneko musika taldeak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide